Lanbro eta lainoekin hasiko dugu asteartea. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Azken egunotan bezala, Eolo hego osagaian finkatuta geratuko da, baina ez du aparteko indarrik izango. Tenperatura oso baxuak izaten jarraituko dugu, eta, horregatik, abisu horia bere horretan mantentzen da, goizeko hamarrak bitartean. Esan beharrik ez dago izotzari adi egon beharko zaiola: Gasteizen 1 eta 11 gradu arteko aldea izango dute, baina sentsazio termikoa -1 graduren bueltan egongo da.
Biharko, antzeko agertokia marraztu dute meteorologoek: goizean lanbroa eta lainoa izango ditugu, eta gero zerua tarteka hodeitsu geratuko da berriz ere. Eolok du aldaketarik izango, eta setatsu mantenduko da, hegoaldean finkatuta. Biharko tenperaturei dagokienez, bi agentziak ez datoz bat. Biek ala biek diote tenperaturak gorago egongo direla, baina AEMETen arabera dezente gehiago egingo dute gora, Euskalmetek izotza izateko arriskuaz ohartarazten duen bitartean. Ohi bezala, AEMETen tenperaturak ditugu erreferentzia iragarpen honetan, eta, horren arabera, hiriburuan 7 eta 16 gradu arteko alde termikoa izango dute bihar.