Gaur zeru eguzkitsua gailenduko dela dio Euskalmetek, goi hodei eta lainoguneak ere izango ditugularik. Eolo hego osagaian finkatuta egongo da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, hotzak segida izango du. eta izotza sor daiteke; hain zuzen, abisu horia ezarrita dago goizeko hamarrak arte, muturreko tenperatura baxuak direla eta: Gasteizen -1 eta 9 gradu arteko aldea egongo da.
Gaurko lanbro eta lainoak bihar ere errepikatuko dira, baina gardentasuna ez da guztiz mantenduko, eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako tenperaturekin. Termometroek zertxobait egingo dute gora, baina minimoak bere horretan mantenduko dira: 0 eta 12 gradu arteko aldea izango dugu.