Goizean sortuko diren lainoak iraunkorrak izan daitezke gaur, bereziki hegoaldean. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Hegotik egingo du haizeak, eta, oraingoan, aspaldiko partez, bolada gogorrak izan ditzake. Goizeko hamarrak arteko abisu horia eman du Euskalmetek, muturreko tenperatuta baxuengatik: izotza sor daitekem zenbait lekutan, handia. Tenperaturen tartea hiriburuan 1 eta 8 gradu artekoa izango da, baina sentsazio termiko minimoa -2 gradura izatera iritsiko da.
Asteburuari begira, larubatean ere lainoak errepikatuko dira. Hegoaldean zerua hodei gutxirekin egongo da, eta, gainerako lurraldean, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, noizean behin euri txikia egiteko aukerarekin. Igandean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta prezipitazio txikia egingo du. Arratsalde parterako atertzen joango delakoan dago Euskalmet. Elurra ez da arazo izango, kota 1200-1400 metroan egongo baita. Hotza, halere, mantenduko da: larunbatean -1 eta 10 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. Igandean, berriz, eguneko tartea zertxobait txikituko da, 1 eta 8 gradu artekoan geratuz.