Euskara eta kirolari buruz gogoeta egin dute 50 bat eragilek

Erredakzioa 2024ko abe. 12a, 17:30

Ander Gebara elkarrizketatu du Josune Velez de Mendizabalek. Argazkia: AFA

Besteak beste, Ander Gebara futbolariari elkarrizketa egin diote Marka eta Erronka topaketetan.

Euskara eta kirola uztartzen dituen eragileen topaketak, Marka eta Erronka izenekoak, edizio berri bat ospatu du aste honetan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatzen dute, eta bertan, euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua, kirol arloan lan egiten duten eragileen eskutik.

Aurten kirol jardueraren dimentsioa nabarmendu nahi izan dute, eta jarduera horietan euskarari sarbide emateak zenbateko garrantzia duen azpimarratu. Josune Velez de Mendizabal aktore eta kazetariak Ander Gebara elkarrizketatu du bere kirol ibilbideaz. Futbolean nola hasi zen eta Real Sociedad eta Alaves taldeetan zer aurkitu duen. Hainbat aholku eman ditu, futbolean aritu nahi duten haur eta gazteentzat. Euskarak bere ibilbide horretan izan duen lekua azaldu du halaber.

Publikoaren partetik hainbat kirol entitateetako praktika onak aipatu dituzte, eta lantaldeetan jardun dute klubetan eta elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egin daitekeenaz eztabaidatuz. Material hori guztia jaso egin dute, eta laster argitaratuko dira ondorioak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago