Gaur goizean lanbroa eta lainoa espero dira, baina egunak aurrera egin ahala garbitzen joango da, eta arratsalderako eguzkitsu geratuko dela dio Euskalmetek. Eolo hegotik ariko da gaurkoan, aparteko indarrik gabe. Argi ikusi arren, abisu horia goizeko hamarrak arte bere horretan mantendu dute, tenperatura baxuak direla eta: Gasteizen 0 eta 10 gradu arteko aldea izango dugu.
Bihar goizean goizeko lainoak errepikatuko dira, eta agian iraunkorrak izan daitezke. Gainerakoan, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Haizeak ez du aldaketarik izango, eta hegoaldeko osagaian geratuko da. Momentuz abisurik eman ez badute ere, baliteke ostiralean ere errepikatzea, tenperatura minimoak oso baxu mantenduko direlako, 0 gradutik hasi eta 9 graduraino.