Gaur ere denboraleak ez menia emango, eta abisu horia bere horretan mantenduko da: arratsaldeko seiak arte elurragatikoa egongo da —600 eta 800 metro artean kokatutako elur kotarekin—, eta, ordu horretatik aurrera, izotzagatik eta muturreko tenperatura baxuengatik. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta noizean behin prezipitazioa botako du. Eolo iparretik ariko da, aparteko indarrik gabe. Logikoa denez, tenperaturak oso baxu mantenduko dira: Gasteizen galinstanoa 2 eta 6 gradu artean besterik ez da mugituko.
Informazio hau idaztean Euskalmetek biharko abisurik eman ez duen arren, seguruenera berriz ere egongo da. AEMETen arabera, elur kota are gehiago jaitsiko da, eta arratsalderako 600 metroan kokatu daiteke. Zeruari dagokionez, hodeitsu mantenduko da, eta haizeak oraingoan ekialde osagaia hartuko du. Izotzari bereziki adi egon beharko zaio, tenperatura are baxuagoak izango ditugulako: hiriburuan 0 eta 6 gradu artekoak, sentsazio termikoa -2 gradukoa izan badaiteke ere.
Iturria: araba.eus