Arazo larririk ez dute eragin azken orduotako euriteek Araban. Egia da hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dutela, Gasteizen, Iruña Okan eta Erriberabeitian kasu, baina hurrengo orduetan euri gutxiago egingo duela iragarri dute meteorologia agentziek.
Euri zaparradek urtegien maila ere handitu dute. Uribarrin bildutako ura %79tik gorakoa da, eta Urrunagakoa, berriz, %75ekoa. Gauzak horrela, URAren aurreikuspenen arabera, astearte honetan bertan, prezipitazioak amaitu ondoren, Uribarriko ateak ireki ahal izango dituzte.
Elurra, berriz, kota altuenetan bakarrik ikusi da. Arabako Foru Aldundiak larunbatean aktibatu zuen Neguko Bidezaintza Plana.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!