2025eko foru aurrekontuei aurkeztutako emendakinetan euskarari eskaintzen zaion diru kopurua ia erdira murrizteko proposatu du Alderdi Popularrak. Zehazki, zenbait partidara bideratuko den kopurua 1.550.077 euro izatetik 820.573 eurora izatera pasatzeko eskatu dute popularrek, aurrekontuan 729.504 euro kenduta.
Jaitsiera handiena Euskararen Plan Estrategikoaren garapenean eskatu dute, zuzenean 300.000 euroko partida osorik kentzeko proposatu dutelako. Alderdiaren iritzian, plan estrategikoen garapena "sailak berak" egin beharko luke. Horri lotutako komunikazio partida kentzearen alde egin dute.
Modu berean, Gasteizko Udalarekin aldundiak duen hitzarmena ere osorik kentzeko eskatu dute, "beharrezkoa" ikusten ez dutelako. Hala, 50.000 euroko partida desagertuko litzateke popularren arabera. Ikasleak euskalduntzeko prozesurako diru-laguntzak 100.000 eurotik 5.000 eurora igarotzeko proposamena ere egin dute, %95 gutxituz.
PPk "beharrezkoa" ikusten ez duen beste partida bat arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia indartzeko Lanabes programarena da. Horretan ere, 46.000 euroko partida osorik kentzeko eskatu dute. Halere, Aenkomer, Laneki eta Merkataritza Ganbarara Lanabes bitartez bideratzen diren 30.000 euro mantentzeko galdegin du PPk.
Arabako ALEAri eta Aiaraldea.eus-i aldundiak egiten dien ekarpenean ere koska garrantzitsu bat kentzeko eskatu dute popularrek. Alderdiaren ustez, Arabako euskarazko hedabideak "gehiegi finantzatuta" daude. Gauzak hala, datorren urteko partida 203.077 euro izatetik 150.573 eurokoa izatera pasatzeko eskatu dute. Hedabideei bideratuta zenbateko horretatik, 52.500 euro dira Foru Aldundiak diru-laguntza deialdi horretara egindako ekarpena, eta 150.573 euro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik administrazioen artean adostutako hitzarmenari esker jasotako zenbatekoa. Hortaz, PPk Aldundiaren ekarpena bere osotasunean ezabatzea proposatu du.
Elkarte eta kolektiboei emandako finantziaziotik ere 60.000 euroko kenketa agertzen da popularren emendakinetan. 150.000 eurotik 90.000 eurora, hain justu, 2024ko aurrekontuen exekuzioari erreferentzia eginez. Arrazoi berdinarekin argudiatu dute Euskaltzaindiari ematen zaion finantziazioaren heren bat kentzea, 100.000 eurokoa izatetik 70.000 eurokoa izatera igaroz.
Jarraian, PPk aurkeztutako emendakinak, gazteleraz idatzitako jatorrizko izendapenekin.
Kodea | Partida | Aurrekontua | Aldaketa | Aldea |
25201.G/335251/22609250 | Convenio Ayto. Vitoria-Gasteiz: Plan Estratégico | 50000 | 0 | -50000 |
25201.G/335251/22609251 | Organización Actividades Euskera (Téc. Cuad) | 15000 | 2000 | -13000 |
25201.G/335251/22609253 | Feria de Durango | 5000 | 0 | -5000 |
25201.G/335251/22699250 | Lanabes: Euskera en el Ámbito Socioeconómico | 46000 | 0 | -46000 |
25201.G/335251/22699254 | Fomento del euskera en el tiempo libre | 35000 | 35000 | 0 |
25201.G/335251/22699255 | Euskaraz Blai Blai | 12000 | 12000 | 0 |
25201.G/335251/22799250 | Desarrollo Plan Estratégico | 300000 | 0 | -300000 |
25201.G/335251/22799252 | Comunicación Plan Estratégico | 50000 | 0 | -50000 |
25201.G/335251/46290250 | Subvenciones Aytos. y Cuadrillas. Activ. Euskera | 250000 | 250000 | 0 |
25201.G/335251/47900250 | Subvención Medios Comunicación Euskera | 203077 | 150573 | -52504 |
25201.G/335251/47900251 | Subvenciones TICs en euskera | 40000 | 25000 | -15000 |
25201.G/335251/48000250 | Beca Investigación | 4000 | 4000 | 0 |
25201.G/335251/48000251 | Ayudas al Alumnado para Euskaldunización | 100000 | 5000 | -95000 |
25201.G/335251/48100250 | Euskaltzaindia: Actividades | 100000 | 70000 | -30000 |
25201.G/335251/48100251 | Arabako Bertsolari Elkartea | 28000 | 21000 | -7000 |
25201.G/335251/48100252 | Araba Euskaraz | 20000 | 20000 | 0 |
25201.G/335251/48100253 | Subvenciones Asociaciones y Colectivos | 150000 | 90000 | -60000 |
25201.G/335251/48100254 | Subvenciones Aulas Desplazadas | 40000 | 40000 | 0 |
25201.G/335251/48100255 | Sea Empresas Alavesas: Lanabes | 10000 | 10000 | 0 |
25201.G/335251/48100256 | Bai Euskarari Lanabes | 12000 | 6000 | -6000 |
25201.G/335251/48100284 | Topagune Euskaraldia | 40000 | 40000 | 0 |
25201.G/335251/48100289 | AFDA: promoción del euskera en las federaciones y | 10000 | 10000 | 0 |
25201.G/335251/48100293 | Aenkomer: Lanabes | 10000 | 10000 | 0 |
25201.G/335251/48100294 | Cámara de Comercio: Lanabes | 10000 | 10000 | 0 |
25201.G/335251/48100295 | Laneki: Lanabes | 10000 | 10000 | 0 |
1550077 | 820573 | -729504 |