⛅ EGURALDIA

Tankera berdinean

Erredakzioa 2024ko abe. 5a, 08:28

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta euri txikia izango ditugu, baina noizean behin Lorenzo ere ikusi ahalko dugu.

Ostegunak zeru hodeitsuak ekarriko dizkigu, baina ostarteak ere ikusi ahalko ditugu. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Noizean behin euria egin dezakeela dio Euskalmetek. Haize ahula izango dugu, norabide aldakorretik ufa egingo duena. Goizean hegoaldetik ariko da bereziki, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturei dagokienez, hiriburuan 3 eta 15 gradu artekoak izango dira.

Ostiralak antzeko itxura hartuko du, baina are hodeitsuago agertuko da zerua. Azken orduetan, baina, hodeiak gutxituko bide dira. Oraingoan ere euri txikia egin ahalko du: AEMETen arabera, bereziki egunaren lehen partean gertatuko da hori. Eolo mendebaldetik edo hego-mendebaldetik ariko da gehienetan. Tenperatuetan ez da aldaketa askorik izango, 8 eta 14 gradu artean ibiliko baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago