Goizean zeruak hodeitsu jarraituko du, eta noizean behin euria botako du. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Azken egunotako norabide berdinean mantenduko da Eolo, ipar osagaian finkatuta. Gasteizen, 2 eta 12 gradu arteko aldea izango dute termometroan.
Ostegunean ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Bezperan bezala, inoiz euria egin dezake, baina ez da demasekoa izango. Haizeak indar askorik gabe egingo du ufa; hegoaldetik goizean, eta arratsaldetik arratsaldean. Tenperaturei dagokienez, maximoek zertxobait gora egingo dute, eguneko tartea 2 eta 15 gradu artean geratuko delarik.