Atzokoaren bidetik joango da gaurko eguna, astearte hodeitsua izango dugularik. Batez ere egunaren amaieran estalita geratuko da, eta euri txikia egin dezake. Norabide aldakorreko haize bizia izango dugu, baina gehienetan iparretik egingo du ufa. Tenperaturak 6 eta 15 gradu artean mugituko dira Gasteizen.
Asteazken goizean zerua hodeitsu mantenduko da, euria egiteko aukerekin. Ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Eolo osagai berdinean geratuko da, iparretik ufa eginez, baina bezperan baino gogotsuago jardungo du. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, 3 eta 12 gradu arteko alde termikoarekin.