Zeru oso hodeitsuekin hasiko dugu astea, eta hodei horiek, gainera, ura askatu dezakete, batez ere egunaren erdiko orduetan. Haizeak ipar osagaitik egingo du ufa, aparteko indarrik gabe. Tenperaturetan ez da aldaketa handiegirik egongo, eguneko tartea hiriburuan 6 eta 15 gradu artekoa izango baita.
Bihar antzeko agertokiarekin esnatuko da asteartea, eta batez ere egunaren hasieran lainoa agertuko da. Euria egiteko probabilitatea bere horretan mantenduko da, baina, oraingoan, egunaren amaieran egongo da arrisku gehien. Haizeak ere berdin jarraituko du, iparreko osagaian. Tenperaturei dagokienez, aldaketa handiena maximoetan igarriko da, 6 eta 12 gradu arteko tartean.