Goizean goizeko lanbroak errepikatuko dira gaurkoan. Ondoren, zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da. Haizeak azken egunetako osagai berdinean jarraituko du, hego-mendebaldetik ufa eginez. Beste behin, errepideari adi egon beharko zaio, gauarekin eta egunsentiarekin batera izotza plakak sor daitezkeelako: Gasteizen 2 eta 16 gradu artean ibiliko da galinstanoa.
Hodei gutxiko eguna mantenduko da ostiralean, erdi eta goi mailako hodei batzuk ikusiko diren arren. Haizea bere horretan mantenduko da, hego-mendebaldetik joz. Zenbaitetan, bolada gogorrak izango ditu. Tenperatura minimoen baloreak nahiko baxu mantenduko dira, 3 gradutik hasita, baina maximoek gora egingo dute, 19 gradura iristeraino.