Goiz lanbroa izango dugu goizean goiz, baina, gero, Lorenzo gailenduko delakoan da Euskalmet. AEMET ere bat dator iragarpenarekin. Egunaren amaieran erdi eta goi mailako hodeiak ager daitezke. Haizeak mendebaldetik egingo du ufa, eta, eguzkia izanda ere, tenperaturak nahiko baxu mantenduko dira, 3 eta 15 gradu artean. Hori dela eta, kontuz ibili beharko da, izotza sortu daiteke eta.
Ostegunerako ere oso antzeko agertokia marraztu dute. Goizean lanbroa sor daiteke, baina gero nahiko ateri geratuko da. Egongo diren hodeiak goi mailakoak izango bide dira. Haizea hego-mendebaldeko osagaian mantenduko da, eta izotza izateko arriskua ere bere horretan egongo da, 2 eta 15 gradu arteko tenperaturak espero baitira.