Asteartea hodei askorekin esnatuko da, baina arratsaldetik aurrera ostarteak zabalduko dira. Hego haizea izango dugu, baina aurreko egunetan baino dezente lasaiago ariko da Eolo. Tenperaturei dagokienez, minimoak bere horretan mantenduko dira, nahiko baxu, baina maximoak ere jaitsiko dira: eguneko tartea Gasteizen 3 eta 12 gradu artekoa izango da.
Bihar eguna lanbroekin hasiko da, baina ondoren giro eguzkitsua nagusiko da. Dena dela, arratsalde partean erdi eta goi mailako hodeiak agertuko dira. Haizeak hego-mendebaldeko osagaia hartuko du, baina indar larregi hartu gabe. Termometroan, maximoek pitin bat egin dezakete gora, 3 graduan hasi eta 15 gradura igotzeraino.