Mugimendu feministak deituta, ehunka pertsona bildu dira Gasteizko kaleetan astelehen arratsaldean, Ez bazara konponbidea, arazoa zara leloaren bueltan antolatutako manfiestazioan. Eskualdez eskualde ere gaurko egunean zehar eta asteburuan izan dira mota askotako ekitaldiak eta elkarretaratzeak indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira.
Goizean, Gasteizen, kalean izan dira ere LAB sindikatuko kideak, lantokietan aske izateko eskubidea aldarrikatuz; baita ikasleak ere, Ikasle Abertzaleak deituta. Eguerdian, berriz, ordezkari politikoak bildu dira, Diputazioaren aurrean, negazionismorako eta gorroto diskurtsoetarako lekurik ez dagoela aldarrikatzeko.