⛅ EGURALDIA

Haize indartsuek segida izango dute

Erredakzioa 2024ko aza. 25a, 08:34

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Abisu horia mantendu du Jaurlaritzak, 100 km/h-ra arteko haizete indartsuengatik.

Goizean hodeiak ugarituko dira, zerua oso hodeitsu geratu arte. Zenbaitetan euri txikia egin dezake. Arratsaldean, ordea, horiek gutxituko direla dio Euskalmetek. Eguneko protagonista, beste behin, haizea izango da. Abisu horia eman du Jaurlaritzak, bolada oso gogorrak izan ditzakeelako. Hego edo hego-ekialdeko haizeteek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta 80 km/h-koak haizegune ez diren lekuetan. Eguneko tenperaturak 4 eta 15 gradu artekoak izango dira Gasteizen.

Bihar goiz lainoarekin hasiko da eguna, eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu mantenduko da. Dena dela, erdi edo goi mailako hodeiak izango dira. Haizea bezperan baino mantsoago ibiliko omen da, goizaldean eta arratsalde-gau partean tarte biziak izango dituelarik. Tenperaturek beheranzko joeran segituko dute, 3 eta 12 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago