Azkena Rock Festival jaialdiak gaur egin du 2025eko musikarien lehen iragarpena. Manic Street Preachers eta The Flaming Lips taldeak izango dira kartelburu, eta, besteak beste, Lucinda Williams edo Melissa Etheridge ere igaroko dira Mendizabalako agertokietatik.
Zerrenda luzearen artean, gainera, ekainaren 19, 20 eta 21ean, Richard Hawley, Reckless Kelly, P.I.L, Turbonegro, The Hellacopters, Buzzcocks, Diamond Dogs & Chris Spedding, Kaotiko, Quique González, Dead Kennedys, The Chesterfield Kings, Robert Jon & The Wreck, Masters of Reality, La estrella azul, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Psilicon Flesh, Ezezez eta Libe igaroko dira.
Sarreren salmenta azaroaren 20an hasiko da, 10:00etan, azkenarockfestival.com webgunean, hasierako prezio berezian. Aurreko edizioren batera etorri direnek aurresalmenta esklusiboa izango dute bihartik, ostiraletik, aurrera. Jaialdiaren hiru egunetarako bonuez gain, Gazte bonua ere izango da salgai (100 euro + gastuak) 23 urtetik beherakoentzat, eta aurtengo berrikuntza: Kuadrilla bonua, ARF jaialdian hain ohikoak diren lagun taldeentzat, 5 bonu erosita 6. bonua opari.