Luku eta Eskoriatza arteko AP-1 errepidea moztuko dute ostegun gauean

Erredakzioa 2024ko aza. 14a, 11:59

Isuskitzako tuneleko larrialdi ekipoen erantzuna ebaluatu eta indartu nahi da. Argazkia: AFA

Araba eta Gipuzkoa arteko errepide nagusia itxiko dute, Isuskitzako tunelean simulazio bat egiteko.

Arabatek eta Bidegik elkarrekin simulakro bat egingo dute Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba lotzen dituena. Azaroaren 14ko goizaldean itxiko dute, osteguneko 22:30etik ostiraleko 03:00ak arte. Hori dela eta, AP-1 autobidea bi noranzkoetan itxiko dute Eskoriatzako lotunearen eta Lukuko lotunearen artean. Zehazki, mozketa 22:30ean hasiko da Gasteizko noranzkoan eta 23:00etan Eibarreko noranzkoan.

Alternatiba gisa, bi noranzkoetan ibili behar duten ibilgailuek Arlabango errepidea erabili beharko dute:

  • Gasteizerako norabideko zirkulazioa (Eibartik datorrena): ibilgailuek Eskoriatzako 123 irteera hartu beharko dute, eta GI-627 eta A-627 errepideetatik jarraitu.

  • Eibarrerako norabideko zirkulazioa: N-240 eta A-627 errepideak erabiltzea gomendatzen da Eskoriatzarako norabidean.

Arazoak arintzeko, simulazioa gaueko ordutegian egingo da. Era berean, osteguneko 18:00etatik aurrera, AP-1, AP-8, AP-636, A-15, A-1 autobideetan eta N-240 errepidean dauden mezularitza aldakorreko taulek itxieraren berri emango dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago