⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, Lorenzo garaile

Erredakzioa 2024ko aza. 14a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun hotz baina eguzkitsua izango dugu gaur, ostiralean hodeiak eta ostarteak izango ditugularik.

Atzo bezala, gaur goizean goiz lainoa agertuko da, baina, ondoren, giro eguzkitsua gailenduko da. Egongo diren hodeiak goi mailakoak izango dira. Haizeak iparretik egingo du ufa, aparteko indarrik gabe. Eguzkiaren eragina tenperatura maximoetan igarriko da, baina minimoak ez dira samurrak izango: Gasteizen, 3 graduan hasi eta 15 gradura igoko da galinstanoa.

Ostiralean ere lainoekin hasiko da eguna, eta egun gehienean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Haizearen norabidea aldatuko da, oraingoan hego edo hego-ekialdeko osagaia hartuko baitu. Tenperaturak ia-ia bezperaren parekoak izango dira: 4 eta 16 gradu artekoak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago