⛅ EGURALDIA

Goizean, hotz

Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta ostarteak tartekatuko dira gaur, eta euria egiteko probabilitatea dago. Elur kota 1.000-1.200 metro inguruan egongo da.

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu gaur, eta, batez ere arratsaldean, euria egiteko aukera egongo da. Elur kota 1.000-1.200 metroren bueltan kokatuko da. Ipar-ekialdetik egingo du ufa Eolok, ahul-bizi. Aspaldiko partez, tenperatura oso baxuak izango ditugu, eguneko tartea Gasteizen 2 eta 9 gradu artean egongo baita.

Ostegunean, goizean lainoa agertuko da, baina, ondoren, giro eguzkitsua nagusituko dela dio Euskalmetek. Halere, tarte hodeitsuak egon daitezke. Ipar haizea izango da nagusi. Gauean eta goizean goiz hotza izango dugun arren, Lorenzoren lana termometroan islatuko da, eta eguneko alde termikoa 3 eta 16 gradu kokatuko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago