Oraingoan San Miguel ISFV enpresak egin du proposamena Araban parke fotovoltaiko berriak eraikitzeko. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia artean hiru proiektu egin nahi ditu, eta baimena lortzeko informazio publikoko epea zabaldu da aldizkari ofizialean argitaratzearekin batera. 30 eguneko epea zabaldu da, alegazioak aurkezteko.
6.480 plaka jarri asmo ditu enpresak guztira, 4 MWko potentziarekin. Urrun gelditzen dira Solariaren Zierbena Solar egitasmoen tamainatik, hiru proiekturen artean 310.000 plaka jarri eta 400 hektarea lur hartu nahi zituztenak.
Kasu honetan, lehen bi proiektuek, Eki bat eta Eki bi izenekoek, 1.665 plaka izango lituzkete bakoitzak, eta MW bakarreko potentzia. Hirugarrena, Arratzua izenekoa, aurrekoen bikoitza izango da, aurrera ateratzekotan. 3.150 plaka izango lituzte, eta 2 MWko potentzia instalatua izango luke.