Goizean zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta noizean behin euria egingo du. Arratsaldean dago horretarako aukera gehien, eta ordu horietan ekaitzak jo dezake. Ipar haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Baina aldaketa nabarmenena tenperaturetan igarriko da, dezente jaitsiko direlako: 4 eta 11 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.
Bihar hodeiak eta ostarteak espero dira. Goizean oraindik ere euria egiteko probabilitatea dago, baina arratsalderako garbitzera joko duela diote meteorologoek. Eolo iparreko osagaian mantenduko da, bolada gogorrekin. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eguneko aldea 2 eta 9 gradu artean geratuko delarik.