Arabako Basozainen Elkarteak "gaitzespen gogorrena" adierazi du basozain batek jaso duen "erasoaren aurrean". Elkarteak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, "natura babesteko bere eginkizunetan" ari zela jazo da erasoa.
Gaiaren bueltan ez dute argibide gehiagorik eman, "eraso kasuaren ikerketa ez oztopatzeko", iragarri dutenez. Oharraz baliatu dira ere salatzeko "basozain gutxi" direla Araba osoa zaintzeko, eta beti "bakarka eta baldintza desegokietan" egin behar dutela beren jarduna. "Orain lehentasuna gure lankide erasotuaren euskarri izatea eta etorkizunean horrelakoak gerta daitezen ekiditea da", aurreratu dute.