Astea zeru hodeitsuekin hasiko da, eta tarte oso hodeitsuak izango ditu ere. Bereziki goizean, gainera, euria egin dezake. Eolok iparretik eta ipar-ekialdetik egingo du ufa, baina ez du indar askorik hartuko. Tenperaturei dagokienez, beheranzko joeran mantenduko dira: hiriburuan, galinstanoa 8 eta 13 gradu artean baino ez da mugituko.
Agertoki berdina izango dugu asteartean, zeru hodeitsuak izango ditugulako. Euria egiteko aukera errepikatuko da, baina, oraingoan, bereziki arratsalde eta gau partean izango da bustitzeko arrisku gehien. Termometroan, gauean eta goizen goiz hotza nabarituko da, eguneko alde termikoa 4 eta 11 gradu artekoa izango baita.