Harresiak "suntsitzeko" eskatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2024ko aza. 8a, 17:11

'Munduko harresiak apurtu, Palestina askatu!' izango du lelo elkarretaratzeak. Argazkia: Hala Bedi

'Munduko harresiak apurtu, Palestina askatu!' lelopean, elkarretaratzea deitu dute Andre Maria Zuriaren plazan.

Harresien aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako Hego Euskal Herriko hiribuetan Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak BDZ taldeak eta beste hainbat herri kolektibok. "Kalera irtengo gara berriro, gaur egun inoiz baino horma gehiago dituen mundu batean bizi garela salatzeko", adierazi dute ohar batean. 

Harresiak aipatzean, egitura fisikoez ezezik, lurreko, itsasoko eta aireko kontrol-sistemen hedapenaz, harresi sozial, kultural eta psikologikoez ere ari direla nabarnendu dute. "Horiek guztiek funtzio bera betetzen dute: batzuen giza eskubideak eta duintasuna ukatzea, urratzea eta banatzea, beste batzuk aberastu eta pribilegioak babestuz". Hori dela eta, zenbait kolektibo eta eragile sozialen borrokak batu dituzte azaroaren 9rako, "planeta osoan dauden horma eta hesi fisiko eta mental guztiak suntsitzea eskatzeko, bai eta herriek eta pertsonek beren etorkizuna erabakitzeko eta bizitza duina bermatzeko duten determinazio askearekiko errespetua ere".

Munduko harresiak apurtu, Palestina askatu! lelopean, Gasteizko elkarretaratzea 18:00etan deitu dute Andre Maria Zuriaren plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago