'Plazera nirea da' diskoa aurkeztu du Antton Aranburuk

Erredakzioa 2024ko aza. 7a, 17:42

Ainhoa Larrañaga, Inon eta beste zenbait kolaboratzaile izan ditu azkeneko lanean. Argazkia: L. Arretxea

'Baina bihotzak dio' azken singlea ere ezagutzera eman du musikari gasteiztarrak.

Plazera nirea da azkeneko diskoa aurkeztu du Antton Aranburu musikari eta konpositoreak plataforma digital guztietan. Lagun artean eta miresten dituen artisten kolaborazioekin osatu du diskoa, Aranburuk gogoratu duenez, eta "zalantzarik gabe, esperientzia eta irakaspen ugariko bidaia izan da". 

Gainera, diskoaren hirugarren eta azken singlea aurkeztu du: Baina bihotzak dio. Abesti honetan, Ainhoa Larrañaga hernaniar artista izan du kolaboratzaile. Diskoak artista ugariren parte hartzea izan du, eta Aranburuk esker oneko hitzak eskaini dizkie Ainhoa Larrañaga, Inun, Loa, Amaia Busto eta Iker Ibañez de Gauna lagunei, eta disko honen produkzioaz eta nahasketaz arduratu den Chick Juarezi. Plazera nirea da entzuteko aukera dago dagoeneko streaming plataforma guztietan. Durangoko Azokan, abenduaren 8an, zuzenean entzuteko aukera izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago