⛅ EGURALDIA

Azken ostarteak

Erredakzioa 2024ko aza. 7a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostegunak oraindik ondo eutsiko dio, baina ostiralekin batera hodeiak etorriko dira, eta agian euri pixka bat ere.

Goizean goizeko lainoekin jarraituko du ostegunak, eta, gaurkoan gainera, iraunkorrak izan daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek. Ondoren, ordea, zerua hodei gutxirekin geratuko bide da. Behe hodei batzuk besterik ez dira agertuko. Eolok hegotik egingo du, eta bolada gogorrak izan ditzake. Tenperatuetan ez da aldaketa askorik egongo, 8 eta 18 gradu artekoak izango baitira.

Laugarren egunez lainoekin amaiera emango diogu ohiko lan asteari. Bezperan baino laino gehiago egongo dira zeruan, erdi eta goi mailako hodeiekin. Orduak pasa ahala, gainera, hodeiak pilatzen joango dira, oro hodeitsu geratuko da. Are, egunaren amaieran euri txikia egin dezake. Termometroan ez da aldaketa askorik egongo, 9 eta 17 gradu artean mugituko baita galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago