AURRERAPENA

Etxebizitza, Marce Garcia eta Kepa Menendez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko aza. 7a, 09:00

ALEAren 432. zenbakian: Saretzen ekimenaren bidez egindako etxebizitzaren azterketa, Marce Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kidea, Kepa Menendez idazlearen Un nazi en Sobrón eleberria, URAk Baian jarri nahi duen estazioa, indarkeria matxista Lautadan, ABRAri onartu dioten lehen etiketa, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola, Mitxel Elortza, Itziar Rekalde eta Cira Crespo.

  • SAKONEAN. Tenkatutako soka, neurri zain. Hego Euskal Herriko etxebizitza parkearen inguruan EITBk eta Tokikomek elkarlanean egindako lanak agerian utzi ditu sektoreak dituen premiak. Jabetzako etxeetan bizi dira herritar gehienak egun, baina gero eta joera handiagoa da alokairuetara jotzeko; aldiz, ez dago eskariari erantzuteko bezain besteko eskaintzarik, eta alokairuen prezioek ez dituzte etxeak eskuragarri jartzen.
  • PROTAGONISTA. Marce Garcia, Kaleratzeak Stop plataformako Gipuzkoako kidea: "Babes ofizialeko etxe gutxien eraikitzen ari garen aroa bizi dugu". Saretzen egitasmoaren bidez, Joni Ubeda Aiurri komunikabideko kazetariak Marce Garcia elkarrizketatu du, Stop Deshaucios Gipuzkoako kidea. etxebizitzaren aldeko itun soziala bete gabe dagoela gogoratu du, kontsentsu handiz adostutako lanaren emaitza. "Ekintzen aroan gaude, promesena igaro zen".
  • IRUDITAN. Elkartasun uholdea Valentziara.
  • INGURUMENA. Estaziorako alternatiba bila. URA agentziak Baia ibaian jarri nahi duen ur emariak neurtzeko estazio baten kokalekuan atzera egiteko eskatu du Zadorra Bizirik elkarteak, "inpaktu kritiko eta atzeraezina" izango duelakoan.
  • INDARKERIA MATXISTA: Babes gunea, Lautadan. Indarkeria matxistaren biktimei eta bizirik atera direnei laguntzeko programa aitzindaria martxan jarri du Lautadako kuadrillak. Ekainetik irailera arte artatuko dituzte emakumeak, Agurainen.
  • EKONOMIA. Errioxak lehen etiketa onartu du. Arabako ardoa bereizi ahal izateko ABRAk bultzatutako 'A' letraren logoa onartu du Errioxako Jatorrizko izendapenaren kontseilu arautzaileak. Herriz herri ematen ari dira ekimenaren berri.
  • LITERATURA. Kepa Menendez, idazlea: "Zalantza asko daude Sobronen ehortzita dagoen soldaduaz". Bigarren Mundu Gerraren ondoren Sobron herrian hilobiratu zuten soldadu aleman baten hilobian abiatzen da Menendezen azken eleberria, Arabako historiaren pasarte ezezagun bat lehen lerrora ekartzen.
  • HEZKUNTZA. Urtemuga, handitasunez. 250 urte ospatuko ditu Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak, topaketa zein lantegien bidez. Eskolatik igaro diren ikasleen eta irakasleen laguntza eta parte hartzea izango dituzte programan.
  • IRITZIA. Mitxel Elortza, Itziar Rekalde, Cira Crespo.

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Azaroaren 8tik 14ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago