Goizean lainoak eta zeru hodeitsuak izango ditugula dio Euskalmetek, baina arratsalderako Eguzkia gailenduko delakoan dago meteorologia agentzia. Batez ere hegoaldean behe hodeiak izango ditugu ere. Eolo hego osagaian ariko da batez ere, eguerdi partean ekialdetik egingo duen arren. Eguneko tartea Gasteizen 8 eta 20 gradu artekoa izango da.
Antzeko agertokia aurreikusita dago ostegunerako. Izan ere, behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, maximoek zertxobait beherantz egingo dute, baina aldaketa askorik gabe: 8 eta 18 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.