⛅ EGURALDIA

Goizez, lainotuta

Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Antzeko agertokia errepikatuko da: lainoak agertuko dira goizean, eta goizean hodei batzuk, baina, oro har, arratsaldeak nahiko garbi geratuko dira.

Hasierako orduetan lainoak izango ditugu, baina, behin horiek altxatuta, zerua ez da guztiz garbituko, goizean zehar lainoak eta ostarteak izango ditugulako. Arratsaldean hodeiek gutxitzera joko dute. Hego haizea izango dugu egun osoan, baina aparteko indarrik gabe. Hiriburuan, 9 eta 20 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Egoera errepikatuko da bihar: goizean lainoak agertuko dira, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina arratsaldean garden geratuko da, Eguzkia gailenduz. Eolok hegotik egingo du goizean eta egunaren amaieran, eta ekialdetik arratsaldean. Termometroetan ez da apena aldaketarik igarriko, eguneko tartea 8 eta 20 gradu artean egongo baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago