Zeru hodeitsuekin hasiko da azaroko lehen astea, eta egun osoan hala mantenduko da giroa. Arratsaldetik aurrera, gainera, zaparradaren bat bota dezakeela dio Euskalmetek. AEMETen arabera, ordea, noizean behin Eguzkia ere ikusi ahal izango da, euria egiteko arriskurik gabe. Haizea hego-ekialdetik ariko da, eta bolada gogorrak izango ditu, gauean baretuko den arren. Tenperaturei dagokienez, 12 eta 19 gradu arteko aldean mantenduko dira.
Bihar lainoekin esnatuko da eguna, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Haizea aparteko indarrik gabe geratuko da, eta hegotik egingo du ufa. Tenperaturen tartea pixka bat zabalagoa izango da hiriburuan, 10 graduan hasi eta 20 gradura iristeraino.