Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, eta, bereziki egunaren erdiko orduetan, zaparradak botatzeko arriskua dago; are, ekaitz modura egin dezakete. Haizea ez da oso indartsua izango, eta ekialdetik edo hego-ekialdetik egingo du ufa. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero, gaurko eguneko tartea Gasteizen 10 eta 18 gradu artekoa izango baita.
Biharko egunsentia lainoekin etorri daiteke. Gainerakoan, hodeiak gutxiko dira, era ostarteak ere ikusi ahalko ditugu zeruetan. Haizea hego-ekialdeko osagaian mantenduko da, baina bezperan baino indartsuago ariko da, bolada gogorrekin. Termometroari dagokionez, batez ere minimoek zertxobait egingo dute gora, baina termometroan ikusitakoa ez da larregi aldatuko: 12 graduan hasi eta 19 graduraino iritsiko dira tenperaturak.