Atzokoaren bidetik joango da gaurkoa: zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, batez ere eguerditik aurrera. AEMETen arabera, arratsaldean oso hodeitsu geratuko da, baina ez da egongo, antza, euria egiteko arriskurik. Eolo ekialdetik ariko da, ahul-bizi. Eguneko alde termikoa 10 eta 20 gradu artean ibiliko da Gasteizen.
Asteazkenean, baina, euria egiteko aukera gehiago egongo dira, bereziki eguerdi partean, baina ez omen da asko izango. Gainerakoan, zerua oso hodeitsu egongo da egun gehienean. Hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ariko da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturetan ez da aldaketarik igarriko, 11 graduan hasi eta gehienez 19 graduraino igoko direlako.