Beste behin, lainoekin hasiko da eguna, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki egunaren bigarren partean. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, arratsaldean ipar osagaian finkatuko bada ere. Tenperaturak 8 eta 17 gradu artekoak izango dira, Gasteizen.
Bihar zeruan marraztuko zaigun agertokia oso antzerakoa izango da, udazken kutsuko eguna izango dugularik. Euskameten arabera, han-hemenka euria egin dezake, bereziki hegoaldean, baina AEMETek ez du euririk iragarri. Goizean hegotik egingo duen haize ahula izango dugu, baina, beste behin, arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Termometroan, tenperaturek zertxobait egingo dute gora, bai minimo zein maximoetan: hiriburuan 10 eta 20 gradu arteko aldea izango dugu AEMETen arabera.