Goizaldean hodeiak pilatuko dira, zerua estalita geratu arte. Batez ere egunaren lehen partean euria egingo du, eta mendebaldeko haizeak zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Aldaketa ez da soilik zerura mugatuko, tenperaturak dezente jaitsiko direlako. Gasteizen, 8 eta 15 gradu artean mugituko da gaur galinstanoa.
Asteburuari dagokionez, larunbatean lainoa sortuko da, eta egun osoan hodeiak geratuko dira. Batez ere arratsaldetik aurrera eta gauean zaparradak izan ditzakegu. Hotz are handiagoa egingo du, 6 eta 11 gradu arteko aldea baino ez baita egongo hiriburuan. Igandean, antzeko giroa mantenduko da: goizean goiz lainoa agertuko da, eta zerua hodeitsu egongo da. Euria batez ere egunaren bigarren partean egingo du, eta tenperaturak antzera ibiliko dira, 6 eta 13 gradu artean.