Atzokoaren bidetik joko du gaurko egunak, baina oraingoan ez da espero aparteko lainorik, eta, ondorioz, zerua nahiko garbi mantenduko da goizean goizetik. Azken orduetan, baina, erdi eta goi mailako hodeiak garatu daitezke. Haizea ahul-bizi ariko da, eta bolada gogorrak izango ditu haizeguneetan. Tenperatuta nahiko epelak izango ditugu, eguneko tartea Gasteizen 10 eta 21 gradu artekoa izango baita.
Ostiralean berriz ere egoera aldatuko da, goizaldetik hasita hodeiak ugaritu eta zerua oso hodeitsu geratuko delako. Are, zenbait tokitan euria egin ahalko du, batez ere egunaren lehen partean. Haizea indartsu mantenduko da, baina mendebaldeko osagaia izango du. Eguzkiaren falta tenperaturetan ere islatuko da, azken hauek 9 eta 15 gradu artean ibiliko direlako.