Lainoarekin hasiko da goiza, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Egongo diren hodei apurrak erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeak hegotik egingo du ufa, aparteko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, berriro goranzko bidea hartuko dute, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 20 gradu artekoa izango delarik.
Antzeko agertokia errepikatuko bide da ostegunean ere. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo osagai berdinean mantenduko da, hegotik joz, baina bezperan baino dezente indartsuago ariko da, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin haizeguneetan. Termometroa antzera ikusiko da, 9 eta 21 gradu arteko tartean.