Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko beka jaso dute lau lagunek

Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 14:28

5.000 euroko laguntza jasoko du bekadun bakoitzak. Argazkia: AFA

Pablo Lopezek, Julen Arzamendik, Beatriz Bertalottok eta Urtzi Ganzadok jaso dute laguntza.

Aldundiko Kultura sailak 2024ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa. Aurkeztutako eskaeretatik, lau aukeratu dituzte; musika eta kantu arloko Pablo Lopez Ortegak, Julen Arzamendik, Beatriz Bertalottok eta arte eszenikoetako Urtzi Ganzadok jasoko dute 5.000 euroko laguntza.

"Garrantzitsua da laguntza mota horien aldeko apustua egitea, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean", adierazi du Kultura diputatu Ana Del Valek.

Prestakuntzarako beka 

Deialdi honek hogei urte baino gehiago daramatza jada indarrean, eta ehun pertsonari baino gehiagori eman die beka. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan. Laguntzak emango zaizkie 2024. urtearen barruan egingo diren 250 ordutik gorako trebakuntza espezializatuko proiektuei.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago