Atzo irekitako bidean jarraituko du astearteak, eta zeru hodeitsuekin esnatuko zaigu. Egun osoan mantenduko da horrela, baina egunaren lehen partean dago aukera gehien euria egiteko. Haizeak iparretik egingo du ufa. Tenperaturei dagokienez, beheranzko joeran mantenduko dira, hiriburuan 9 graduan hasi eta 16 gradura baino ez delako igoko galinstanoa.
Bihar garbiago egongo da, baina goizean lainoa agertuko da. Ondore, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolok norabidea aldatuko du, eta gehienetan hego osagaia hartuko du. Eguzkiaren presentziak alde termiko zabalagoa ekarriko du, 7 eta 20 gradu artean.