Goiz eguzkitsua izango dugu, baina giro honek ez du luze iraungo, arratsaldetik aurrera hodeiak berriz ere ugaritzen hasiko direlako, eta, horiekin batera, euria ere egin dezakeelako. Eolo hegotik ariko da, eta bereziki eguerdi partean bolada gogorrak izango ditu. Arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero, eguneko tartea Gasteizen 11 eta 22 gradu artekoa izango baita.
Asteartean ere bezperan hasirako giro hodeitsua bere horretan geratuko da, eta batez ere egunaren lehen partean euria errepikatu daiteke. Haizea ipar osagaian mantenduko da, eta, asko ez bada ere, tenperaturek beherantz egingo dute, eguneko alde termikoa 7 eta 17 gradu artean geratuz.