Tarteka hodeitsu esnatuko da ostirala, eta horrela mantenduko da goiz osoan zehar. Arratsaldean hodeitza handituko da, eta baliteke euria egitea. Mendebaldeko eta hego-mendebaldeko osagaian ariko da Eolo. Tenperaturei dagokienez, minimoak igartzen hasiko dira, eguneko tartea 6 eta 17 gradu artekoa izango baita.
Larunbat goizean giro goibela mantenduko da, hodei askorekin eta euriarekin. Arratsaldean garbiago egongo da, baina euria egiteko aukerak bere horretan mantenduko omen dira. Badirudi igandean zertxobait hobera egingo duela: eguna tarteka hodeitsu hasiko da, baina arratsaldean eguzkitsu geratuko da. Igandean bereziki haize bolada indartsuak egon daitezke. Tenperatura atseginak geratuko dira asteburu osoan zehar. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 11 / 20 eta 12 / 23 gradu arteko aldeak izango ditugu.