⛅ EGURALDIA

Maximoak dezente jaitsiko dira

Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Datozen orduetan euriteek izango dute erabateko protagonismoa. Aurreko egunekin alderatuz, hotz handiagoa nabarituko dugu.

Egun osoan zeru estaliak izango ditugu, eta euria ere egun osora hedatuko da. Batez ere arratsaldean izaera trumoitsua izan dezakete euriek. Momentuz, Euskalmetek Gipuzkoara mugatu du prezipitazio iraunkorrengatiko abisu horia. Haizeak gogor joko du, ipar-mendebaldetik. Euria ez ezik, hotza ere nabaria izango da, tenperatura maximoak asko jaitsiko direlako: 9 eta 16 gradu artekoa izango da eguneko alde termikoa.

Antzeko giro goibela ostiralera ere luzatuko da, egun horretan ere, Euskalmeten arabera, noizbehinka euria egiteko aukera egongo baita. AEMETen arabera, euria egiteko probabilitatea %100ekoa da izango da. Haizeak mendebaldetik joko du, aparteko indarrik gabe. Tenperaturetan, ez da aldaketa handirik espero, alde termikoa hiriburuan 9 eta 17 gradu artean geratuko delako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago