AURRERAPENA

Gasteiz Euskararen Hiria, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 09:00

ALEAren 429. zenbakian, Gasteiz Euskararen Hiria ekimena,  Gasteizek eta euskarak historian zehar izan duten lotura, Nefer Olaizola GEU elkarteko kidea, Amaia Bono aktorea, Irati Iciar eta beste gai asko. 

  • EUSKARA. Hiriburua, euskararentzat. Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko dute urriaren 19an, Andre Maria Zuriaren plazan. Euskara erdigunean egotea da egunaren helburua, "bai praktikoki zein metaforikoki"; eta gasteiztar guztiei begira antolatuta dago. Kontzertuak, bertso saioa, bakarrizketa, jolasak eta denetariko ikuskizunak izango dira.
  • ERREPORTAJEA. Gasteizko euskararen katebegiak. 2024. urtean, Gasteiz euskararen hiria dela aldarrikatzen dabiltzan honetan, begiratua egingo diogu Gasteizek eta euskarak historian zehar izan duten loturari. Gaurkoa ulertzen lagunduko ote du bilakaera historikoa ezagutzeak, suspertze saiakera ezberdinekin batera.
  • EUSKARA. Nefer Olaizola, GEU elkarteko kidea: "Garrantzitsua da euskarak plaza erdigunea hartzea". GEU elkartea arduratu da, beste eragile batzuekin elkarlanean, larunbateko jaialdia antolatzeaz; "askotariko publikoak" batzea izango du helburu Gasteiz Euskararen Hiriak
  • ANTZERKIA. Amaia Bono, aktorea. "Sormen prozesuan, galderak egitea da garrantzitsuena". Arte eszenikoetan garrantzitsuena pertsonetan dagoela jakitun, aulki bat eta atril bat besterik ez ditu beharko Gasteizen 'belarriprest'-en irudiaren inguruan "konferentzia performatibo" bat biribiltzeko.
  • BERTSOLARITZA. Koplak grabatzeko ordua da. Bertsozale elkarteak eta ALEAk antolatuta, martxan da aurten ere Arabako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren bosgarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 15era arte zabalik dago.
  • EUSKARA. Mihiak euskaraz astintzeko. Urriaren 31ra arte zabalik dago GEU elkarteak Gasteizen urtero antolatzen duen Mintzalaguna programan izena emateko epea; astean behin biltzen dira, lagunen artean euskaraz solasteko.
  • ALEA. Sartu ALEA zure poltsikoan. Eskuragarri dago dagoeneko ALEA aplikazioa, Android eta iOS sistemetarako. Besteak beste, azken orduko albiste eta abisu pertsonalizatuak berehala jasotzeko aukera ematen du tresna berriak.
  • EUSKARA. Sozioekonomian ere, akuilu. Lazarraga sarien zortzigarren edizioak euskararen erabilera esparru sozioekonomikoan sustatzen duten enpresak aintzatetsiko ditu. Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 30era arte egongo da zabalik.
  • ARABA EUSKARAZ. Bastidaren aldekoa izango da. 2025eko ekainaren 15ean egingo dute Araba Euskaraz jaia. Azken urteotako joerari jarraiki, datorren urteko hitzordua ere Gasteizen ospatuko dute, Olarizun, Arabako zortzi ikastolek bat eginda.
  • IRITZIA. Irati Iciar.

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Urriaren 18tik 24ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago