Hemendik aurrera zerua oso hodeitsu egongo da, eta egun osoan zehar euria izango dugu. Arratsaldean ekaitzak jo dezake. Eolok hego-ekialdetik joko du hasieran, eta mendebaldetik egunaren amaieran; ordu horien bueltan, indarra galduko du. Tenperaturak 13 eta 23 gradu artean ibiliko dira hiriburuan.
Bezperaren bidetik joango da osteguna ere: zerua oso hodeitsu geratuko da, eta zaparrada mardul trumoitsuak izango ditugu. Haizea ere gogotsu ariko da, ipar-mendebaldetik. Dezenteko jaitsiera igarriko da tenperaturetan, 9 eta 15 gradu arteko aldeekin.