Atzokoaren bidetik joango da gaurko eguna, hodeiak eta ostarteak jaun eta jabe izango direlako goizean. Eguerditik aurrera, baina, hodeiak trinkotuko dira, eta zaparrada trumoitsuak botatzeko aukera egongo da. Hego-ekialdeko haize bizia ariko da. Tenperaturei dagokienez, 15 eta 22 gradu arteko aldean egongo dira.
Asteazkena hodeitsu egongo da, eta zaparradak izango ditugu egun osoan zehar. Arratsalde partean, izaera trumoitsua hartu dezakete. Eolo hegoaldeko osagaian geratuko da gehienetan, eta bizi joko du goizean. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik egongo, 12 eta 22 gradu artean mantenduz.