Laster emango dute ezagutzera Gasteizko Gabonetako haur ikuskizunen jaialdiko programazioa osorik, baina dagoeneko iragartzen hasi dira zenbait ekitaldi. Ene Kantak taldeak berak jakinarazi duenez, Bisonte Mastodontearen bila ikuskizuna estreinatuko dute hiriburuan.
Mendizorrotza kiroldegian taularatuko dute musika eta dantza batuko dituen ikuskizuna abenduaren 26an, bi saiotan; 12:o0etan eta 18:30ean. Gainera, Txantreako erraldoiek ere parte hartuko dute urte amaierako saioan.
'Bisonte Mastodonteren bila'
Nerea Urbizuk idatzi eta izen berbera duen liburuan oinarrituta dago ikuskizuna. Honetan musikak garrantzi handia du; Aralar mendizerra historiaurrean islatzen duen eszenografia ikusgarri bat, ikus-entzunezko euskarriarekin konbinatzen dute. Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira protagonistak, eta ehizatzera joateko prest dira. Gai izango ote dira bisontea harrapatzeko? Ala bisonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Sarrerak Gasteizko Udalaren webgunean izango dira salgai, abenduaren 10etik aurrera: vitoria-gasteiz.org