Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, 64 urteko motor gidari bat hil da bart Txagorritxuko Ospitalean, igandean trafiko istripua izan eta gero. Ezbeharra 17:30ean jazo zen N-104 errepidean, Argomaizko bidegurutzean. Motor batek eta auto batek aurrez eta alboz jo zuten, eta kolpearen ondorioz, motozalea larri zauritu zen.
Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu da goizaldean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.