Mendizale gasteiztar bat hil da Aranbeltz mendian

Erredakzioa 2024ko urr. 13a, 18:26

Larrialdi zerbitzuak, Ziordian. Argazkia: SOS Nafarroa.

Neska-lagunak eman du istripuaren berri larrialdi zerbitzuetan.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, mendizale bat hil da gaur Ziordian (Nafarroa), Aranbeltz mendian, hamar metroko altueratik erorita. 40 urteko gasteiztarra neska-lagunarekin zegoen istripua gertatu denean, eta hark eman du gertakariaren berri.

Larrialdi zerbitzuek 12:55ean jaso dute neska-lagunaren deia, eta erreskate talde zabala gerturatu da Ziordiara. Langileek, halere, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago