⛅ EGURALDIA

Denetariko asteburua

Erredakzioa 2024ko urriaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostiralean eta larunbatean hodeiak mantenduko dira, euria egiteko aukerekin. Iganderako, ordea, egun argiagoa espero da.

Goizeko lainoak izango ditugu puntu askotan. Ondoren, zeruak partez hodeituta jarraituko du. Arratsaldean hodeiak gehiago ugarituko dira, zaparradaren bat botatzeko aukerekin. Haizeak hegotik egingo du ufa, ahul bizi, eta arratsaldean asko indartuko da, bolada gogorrak eta oso gogorrak izango dituelarik. Tenperaturak 7 eta 19 gradu artekoak izango dira, Gasteizen.

Larunbatean zerua hodeitsu egongo da, eta tarte oso hodeitsuak ere izango dira. Egun osoan zehar zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Tenperatura maximoak antzera ibiliko dira, minimoak gorago egongo diren arren: 12 eta 20 gradu arteko aldea egongo da. Igandeko goiza lanbroekin hasiko da, baina gero garbiago egongo da. Goizean eta egunaren amaieran baino ez dira egongo tarte hodeitsuak. Tenperaturek dezente egingo dute gora, hiriburuam 14 eta 24 gradu arteko aldea egongo baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago